Antonio Sierra Valgañon(1926-2003)
Villarejon (Errioxan) 1926 eko maiatzaren 4-ean jaio zen.
Santo Domingo de la Calzadako apaizgaitegian sartu zen 1938an. Apaiz ordenatu zuten Santo Domingo de la Calzadan 1951an.
Irakaskuntzan lanean hasi zen Donostian 1951-52 ikasturtean, gero Santo Domingo de la Calzadara joan zen (1952-53), eta berriro Donostiara itzuli zen (1953) irakasle eta organo jole gisa. Orduz geroztik Mariaren Bihotza parrokian egon zen bizi izan zen denboran, eta bertan hainbat lan egin zituen: irakaslea, kapilaua, parrokia-laguntzailea, organo jolea eta Mariaren Bihotzeko Koralaren nahiz haur kantarien zuzendaria. Lan gehiena musikaren arloan egin zuen: hainbat obra konposatu zituen 24 urte zituenetik, eta koruko zuzendari gisa disko ugari grabatu zituen; hainbat lehiaketatan parte hartu zuen, baina parte-hartzeaz gain sari ugari ere irabazi zituen. Arlo honetan lortu zituen merituei esker hiriko Zilarrezko Domina eman zioten (1989).
Urte askotan lan egin zuen Donostiako Orfeoiarekin, bertako kide asko trebatu zituen eta Orfeoiaren zuzendarietako bat izan zen. Beti parte hartzen zuen Donostian antolatzen ziren ekitaldi kultural eta herrikoietan.
Donostian zendu zen 2003ko maiatzaren 31an.
